pletodontido
izond. Zool. Urodeloen ordenako izen bereko familiako arrabio batzuez esaten da. 4-30 cm luze izaten dira. Gorputza eta isatsa meheak izaten dituzte eta hankak ere ez oso sendoak. Birikarik ez dute, eta mota gehienek zakatzik ere ez. 200 bat pletodontido mota ezagutzen dira, Ameriketakoak gehienak. Bi mota bizi dira Europan, Sardinian, Frantziako hegoaldean eta Italiako iparraldean.