Pisanello, Antonio di Puccio di Cerreto
Italiar pintorea eta dominagilea, Antonio Pisano izenaz ezaguna (Pisa, 1395 - Pisa, 1455). Veronan egin zituen pintura ikasketak eta han egin zituen bere maisu-lan ezagunenak: Galeperraren Ama birjina, Ama Birjinaren Deikundea eta San Jorge Trebisonda printzesa salbatzen. 1425ean Veneziara jo zuen eta ondoren Erromara joan zen Gentile da Fabriano pintoreak amaitu gabe uzti zituen lanak bukatzera. Ferraran egin zuen lehen domina, 1438. urtean (Joan VII.a Paleologoarena). Italiako gorte nagusietara deitu zuten ondoren (Mantua, Milan, Rimini, Venezia, Erroma) eta bere garaiko printzeen erliebeak landu zituen dominetan. Napolin izan zen gero eta Alfontso V.a Bihotz-Handiaren dominak grabatu zituen, errege berari garaipen arku baten proiektua aurkezteaz gainera. Maisutasun handiz pintatzen zituen animaliak, bestalde.
- pirubiko
- piruka
- Pisa
- pisagailu
- pisaldi
- Pisanello, Antonio di Puccio di Cerreto
- Pisano, Andrea da Pontereda
- Pisano, Giovanni
- Pisano, Leonardo
- Pisano, Nicola
- Pisano, Nino