Pirenne, Henri
Belgikar historialaria (Verviers, 1862 - Uccle-les-Bruxelles, 1935). Belgikako Erdi Aroa aztertu zuen bereziki bere obretan, analisi ekonomikoa eta soziala erabiliz. Lan nagusiak: Histoire de Belgique (1900-1932, zazpi liburuki, Belgikako historia), Origine des constitutions urbaines au Moyen Âge (1895, Erdi Aroko hirien jatorria), Les anciennes démocraties des Pays-Bas (1910, Herbehereetako demokrazia zaharrak), La Fin de Moyen Âge (1930, Erdi Aroaren amaiera) eta hil ondoren argitaratutako Mahomet et Charlemagne (1937).