Pil-pilean
Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1995ean kaleratu zen lehen aldiz. Soraluzen du egoitza, eta Pil-pilean Kultur Elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria da 1999ko urritik aurrera (hasiera batean hiru hilabetean behin kaleratzen zen), 1.850 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 20-24 orrialde inguru izaten ditu aldizkariak, eta Soraluzen banatzen da. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.