Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pikondo

iz. Hosto handiak dituen zuhaitza, fruitutzat pikua ematen duena (Ficus carica). Adaburu zabaleko enbor grisaxka izaten du, baina haz daiteke zuhaixka forman ere, eta enbor txiki askorekin. Hostoak eskuaren itxurako zabalak, 3-5 gingilekoak eta oliba kolorekoak ditu. Berez, Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetakoa edo Asiako hego-ekialdekoa dela uste da, baina beste eskualde epel askotan ere zabaldua dago gaur.