perianto
iz. Bot. Lore batean kalizak sepaloekin eta korolak lore-hostoekin osatzen duten atala. Perigonioaren sinonimo da. Lorearen sexu organoak inguratzen ditu eta lore-ontziaren oinean sartzen diren hostoez osatua da. Askotan, barnealdean aurkitzen den eta koloreetako petaloek osatzen duten korolaz, eta kanpoaldean aurkitzen diren eta gehienetan berdeak diren sepaloez osatua dago. Zenbaitetan, berriz, gerta daiteke periantorik ez izatea.