Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Percy

Ingalaterrako aitonen semeen familia. Percyko Gilen (1030-1096) izan zen familiaren arbaso zaharrena; Gilen Konkistatzailearen lagun hurkoa izan zen eta hark feudo handi bat eman zion Yorkshiren eta Lincolnshiren.  v Henry Percy. Northumberland-eko I. kondea (1342 - Bramham Moor, 1408). Bere seme Henry Percy Hotspur-ekin batera Rikardo II.aren aurkako matxinadan (1939) parte hartu zuen, Henrike IV.aren alde. Gero, ordea, Henrike IV.aren beraren aurka oldartu eta borrokan hil zen. Hil ondoren traidoretzat jo zuten, eta titulu eta ondasun guztiak kendu zizkioten.  v Sir Henry Percy. Hotspur deitua (1364 - Shrewsbury, 1403). Aurrekoaren semea eta oinordekoa. Aita bezala Henrike IV.a Lancasterkoaren alde eta Rikardo II.aren aurka (1939) borrokatu zen. Henrike IV.ak Eskoziako mugaldea eta Galesko lurraldea zaintzeko ardura eman zion, baina 1402an erregearen aurka jarri eta Cheshire matxinatzen saiatu zen. Erregearen gudarosteek, ordea, mendean hartu eta hil egin zuten.