pentosa
iz. Kim. Molekula bakoitzean bost karbono atomo dituzten azukreen genero izena. Izadian aurkitzen diren aldopentosen artean arabinosaren estereoisomeroak eta xilosa eta erribosaren d-formak daude. Bestalde, lau zetopentosa ezagutzen dira. Pentosa guztiak erreduzitzaileak dira. Erribosak eta desoxirribosak azido nukleikoen nukleotidoen osaketan parte hartzen dira.