Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri

Serbiako bi erregeren izena.  v Petri I.a Karageorgevitx. Serbiako erregea 1903-1918 urteetan eta Serbia, Kroazia eta Eslovakiakoa 1918-1921 urteetan (Belgrad, 1844 - Topcider, Belgradetik hurbil, 1921). Alexandro printzearen semea zen eta 1858an erbestera alde egin behar izan zuen aitarekin batera. Oste frantsesen alde borrokatu zen (1870-1871), eta 1875ean, Bosnia-Herzegovinak turkiarren aurka egin zuen matxinadan parte hartu zuen. Errusiarrei laguntza eskatu zien bere herria austriarren mendetik askatzeko. Garaile irten zen Balkanetako bi gerretan, baina austriarren inbasioari aurre egin behar izan zion 1914an. Alexandro I.a semeari utzi zion kargua 1914an.  v Petri II.a Karageorgevitx. Jugoslaviako azken erregea, 1934-1945 urteetan, (Belgrad, 1923 - Los Angeles, Estatu Batuak, 1970). Alexandro I. Karageorgevitxen semea zen eta Petri I.aren biloba. Aginpidea erregeordeen esku egon ondoren, 1941eko martxoan hartu zuen erregetzaren ardura. Handik gutxira, Londresa erbesteratu behar izan zuen alemaniarren inbasioaren ondorioz eta ezin izan zuen itzuli, 1944an, Tito buru zuen gobernu berri bat osatu baitzen Jugoslavian.