Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paztanga

iz. Zool. Dasiatidoen familiako itsas arrain zabal zapala, 1,40 m inguru luzea, manta arrainaren antzekoa(Dasyatis pastinaca edo Trygon pastinaca). Txutxu izenez ere ezagutzen da. Luzeraren erdia isatsarena du. Ahoa gorputzaren azpiko aldean izaten du. Luzea, biribila eta oso higikorra du isatsa, eta ezten pozoidun batez hornitua. Oso pozoi bizia du, gorputzean sartuz gero atal nagusiren bat (bihotza, birikak) gerarazi diezaiokeena gizonari. Gaineko aldea berdaxka, grisa edo gorrixka izaten du, eta azpiko aldea berriz zuria. Mediterraneo guztian, Itsaso Beltzean eta Atlantiko itsasoko ekialdean ibiltzen da, itsasertzetik hurbil. Arrainak, oskoldunak eta soinberak jaten ditu.