Paxton, Joseph
Ingeles margolaria, ingeniaria eta arkitektoa (Milton Bryant, Bedfordsshire, 1803 - Sydenham, 1865). Arkitektura modernoaren aitzindaria izan zen; metalez eta beiraz osatutako lehen eraikuntzak egin zituen. Berak eraiki zuen 1851ko Mundu Erakusketa zela eta, Londresko Hyde Park-en jarri zuten kristalezko jauregia, Crystal Palace. Erakusketa amaitu ondoren, atalez atal hartu eta Sydenham-en eraiki zuten berriz (1934).