Pascal Trouillot, Ertha
Haitiar politikaria eta legelaria ( Port-au-Prince, 1947). Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta Emakumea Haitiko legegintzan izeneko tesiarekin egin zuen doktoregoa. 1986an Justizia Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuten, organo hori osatzen zuten hamabi kideetatik emakume bakarra zela. Prosper Avril jeneralaren dimisioaren ondoren, 1990eko martxoan Haitiko behin-behineko lehendakari izendatu zuten, legegintzarako eta lehendakaritzarako hauteskundeak antolatzeko. Ertha Pascalek ez zuen inolako esperientziarik politikan, eta hamabi alderdiko koalizio batek hautatu zuen kargurako. Zenbait libururen egilea da, emakumeen eskubideei buruzko batena, besteak beste.