Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

partzial

izond. Zati bati dagokiona; ez osoa.  v  Deribatu partziala. Mat. ƒ, x1, x2, …,xnnaldagaiez osaturiko funtzio erreala delarik, eta haren balioa puntu jakin batean ƒ(x1, x2, …, xn) delarik; baldin



adierazpena limite baterantz badoa, h zerorantz doan bitartean, limite hori ƒ funtzioaren deribatu partziala da, funtzioak (x1, x2, …,xn) puntuan x1-i buruz duen deribatu partziala alegia; ƒ1(x1, x2, …,xn) edo ∂ƒ/∂x1 gisa adierazten da maizenik. Funtzio jakin baten deribatu partzialak kalkulatzeko diferentzialak kalkulatzeko erabiltzen diren erregela berberak erabiltzen dira; aipaturiko kasuan esate baterako, x1-i buruzko deribatu partziala lortu nahi bada, funtzioa x1-en funtzioa besterik izango ez balitz bezala egin beharko litzateke diferentzialen kalkulua, x2, …, xn konstantetzat hartuz. Esate baterako ƒ(x, y)=xy3-ren deribatu partzialak ∂ƒ/∂x = y3 eta ∂ƒ/∂y = 3xy2 dira.