Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parasitismo

iz. Parasitoen egoera edo bizimodua.  v  Parasitismoa organismo batentzat (bizkarroia) onuragarria izaten da eta bestearentzat (ostalaria), berriz, kaltegarria; bizkarroiek elikagaiak lortzeko, bizitoki gisa edo alde batetik bestera joateko baliatzen dira ostalariaz. Bizkarroiak ostalariarengandik ateratzen duen probetxu horren ordainez ostalariari egiten dion kaltea ez da parasitismo mota eta kasu guztietan neurri berekoa izaten; bizkarroi batzuek oso kalte gutxi egiten diote ostalariari; beste batzuek eritasunak sortzen dizkiote eta badira ostalaria hil dezaketen bizkarroiak ere (parasitoidismoa), himenoptero, diptero eta lepidoptero batzuek, adibidez. Bizkarroiaren bizitokiaren edo ostalariari buruz duen kokaeraren arabera bi parasitismo mota bereizten dira: ektoparasitismoa, bizkarroia ostalariaren gainean, kanpoaldean bizi denean, eta endoparasitismoa, bizkarroia ostalariaren barnean bizi denean. Beste sailkapen baten arabera ezinbestean bizkarroi diren bizkarroien parasitismoa (bizkarroia ostalari horretan biziko ez balitz hilko litzateke) edo halabeharrez, baldintza jakin batzuetan bizkarroi direnena bereizten dira.