Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pakidermia

iz. Med. Azala loditzea ezaugarri duen eritasuna. Zainetako odolaren edota linfaren zirkulazioa gorputzaren gune jakin batean oztopatzen denean sortzen da; hala, azalaren azpiko ehunak solidotu eta gogortuz joaten dira eta azala loditu egiten da orduan. Beheko gorputzadarretan, buruan eta betazaletan sortzen da gehienetan; gizonezkoengan eskrotoan eta emakumezkoarengan aluan eta bularretan ere eratu ohi da. ik. elefantiasis.