Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ozonolisi

iz. Kim. Hidrokarburo etileniko baten molekula ozonoaren eraginez apurtzea. Ozonoak eta hidrokarburo etileniko batek erreakzionatzen dutenean ozonidoak eratzen dira. Gai horiek egongaitzak dira, eta, hidrolisi bidez, apurtu egiten dira; ondorioz, aldehidoak eta zetonak eratzen dira. Ozonolisiaren helburu nagusia hidrokarburo etileniko baten osaera zehaztea da. Horrela, hidrokarburo batek R-CO-R’ zetona eta R’-CHO aldehidoa emanez gero, hidrokarburoaren formula hau litzateke: R’-CH=#   
Gai organikoetan lotura bikoitzak non dauden jakiteko ere erabiltzen da kimika analitikoan.