Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otso

iz. Ugaztun haragijalea, txakurraren antzekoa, mutur-zorrotza eta belarri-zuta (Canis lupus).  v  Zool. 1,80 m inguru luzea, isats eta guzti, eta 80 cm inguru garaia da otsoa, zakurraren antzekoa (Canis lupus). Mutur zorrotza, belarri zutak eta isats luze iletsua ditu. Kolorez gris iluna izaten da. Mendiko otsoa handiagoa eta sendoagoa izaten da ordokietakoa baino. Taldean ibiltzen da ehizean. 2 hilabeteko ernaldia izaten du eta 3-6 otsoko erditzen ditu aldiko. Asko jan beharreko animalia da. Oreinak, basahuntzak eta beste hainbat ugaztun janez elikatzen da, baina dabilen lekuan etxeko abereak egokituz gero kalte handiak egin ditzake haietan ere. Oso egoera jakinetan bakarrik erasotzen dio gizonari. Europan, Asian eta Ipar Ameriketan bizi da.  v Indiako otsoa (Canis lupus pallipes). Otso arrunta baino motzagoa, 1,40 cm inguru, eta 65 cm inguru garaia. Ilea gorri zilarkara edo herdoil kolorekoa du. Talde txikiak osatuz ibiltzen da. Indiako eskualde basotsuetan bizi da. Ardiak eta ahuntzak jaten ditu.