Bohemiako erregea (1230ean hila). Ladislav II.aren semea. Bohemiako dukea (1197-1198) zela, dukerria erresuma izendatzea lortu zuen Suabiako Filipe enperadorearengandik, eta ordutik hil arte bertako erregea izan zen. Alemaniarren kolonizazioa bultzatu zuen bere lurraldean.