Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

osteomielitis

iz. Med. Hezurraren eta hezur muinaren hantura, zornea sortzen duena. Bi mota nagusi daude: larria eta kronikoa. Osteomielitis larria hazkunde garaian agertzen da, gehienetan estafilokokoen eraginez, eta, garaiz sendatu ezean, akats handiak sor ditzake hezurretan eta haurraren eskeletoaren egituran. Osteomielitis kronikoa, berriz, traumatismo baten edo tuberkulosiaren ondorioa izaten da gehienetan. Antobiotikoak dira, bi osteomilitis motetan, sendabiderik eraginkorrena.