osteoglosiforme
izond. Zool. Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Osteoglosiformen ordenako arrain gehienek bizkarraren aurreko aldea eta alboak hegalik gabeak dituzte. Bizkarraren eta sabelaren erditik atzera, berriz, isatsarekin elkartzen den hegala dute. Xenomystus nigri motak sabelean bakarrik du hegala, zakatzen paretik isatserainokoa. Osteoglosiformeen ordenak lau familia biltzen ditu: osteoglosidoak, pantodontidoak, notopteridoak eta hiodontidoak. Ezagunenak aipatu dena, Arapaima gigas eta Osteoglosum bicirrhosum dira; adituen ustez azken horrek ahoan berotzen dituela arrautzak.