Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ostende

Flandesko mendebaleko hiria, Pas-de-Calais-en ondoan. 68.850 biztanle (1985). Garrantzi handiko portua du, Britainia Handirako salgaien eta bidaiariena. Belgikako turismogune nagusia. Ontziolak, kimika eta beira industriak. Bainu-etxea.  v  Historia. XIII. mendean udalerri estatutua lortu zuen. Berant Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen merkataritzan. Herbehereetako burujabetasunaren aldeko gerran parte hartu zuen, eta Espainiako armadak ia guztiz deuseztatu zuen XVII. mendearen hasieran. Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan alemaniarren ontzien base handia izan zen.  v  Ostendeko bilkura. Espainiako progresistek eta demokratek egin zuten bilkura, Elisabet II.a aginpidetik kentzeko ardura izan zuen Komite Iraultzaile bat eratzeko erabakia hartu zuena (1866). Prim izan zen higikunde horren burua.