Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ospitalepea

Zuberoako ipar-ekialdeko udalerria, Maule-Lextarreko kantonamenduan. L'Hopîtal-Saint-Blaise du izen ofiziala.Mugak: ipar eta ekialdean, Biarno; mendebalean, Mitikile-Larrori-Mendibile eta Sohüta; hegoaldean, Sohüta eta Barkoxe. Garaiera, 149 m. 2,11 km2. 1999ko erroldaren arabera, 76 biztanle (ospitalesak). Oloron ibaiaren adarra den Lausset erreka igarotzen da udalerritik. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 91. Laborantza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da XII. mendearen bukaerakoa edo XIII. mendearen hasierakoa den eliza espainiar-arabiarra, bizantziarren tankerakoa.  v Historia. Santiagora zihoazen erromesentzako pausalekua izan zen Erdi Aroan zehar. 1327. urteko dokumentu baten arabera l´ôspital de Misericordie izenaz ageri zen Ospitalepea.