osatu, osa, osatzen
du ad. Zenbait gauzak (edo zenbait gauzaz) osotasun bat eratu. Batzarra osatzen dutenak. Euskal aldizkarietan agertu diren idazlanik ederrenak norbaitek aztertu eta bilduko balitu, lore-sorta zoragarria osatuko luke benetan. Herria aldizkarian argitara dituen artikuluekin liburuxka polit bat osatu du Lafitte jaunak. Hiru zatik osatua. || Liburuaren hirutatik bi hiztegiek osatzen dute. Euskal idazleak talde berezi bat osatu behar dutela elkartearen barruan. || Artikuluarekin hiru silaba osatzen dituzten izenak bi sailetan banatuak ageri dira. “Auspoa”-ren bi ale osatzen ditu liburu mardul honek. || (Zerbaiti) osoa edo beteagoa izateko falta zaiona erantsi edo gehitu, osotasuna eman. Adar hau moztu nahi nuke, zama osatzeko. Hautagaien zerrenda osatzeko. Hilabetea osatu arte. Ez gizonezkoa duzu osoa eta ez emakumezkoa; biek osatzen dute elkar. Orain, argitaraldi berrian, osaturik dator herri teatro zatiak erantsirik. Noek eman zituen ehun urte dorre hura osatzen. Jainkoak zazpigarren eguneko osatu zuen bere eskuko lana. || Bihotzondoa badu, hizkuntza aberatsa ere bai: egiazko lirikoa osatzen duen zera, ordea, falta zaio. || (Bete). Zerurako denak osatu behar du bataioko bere hitza. || Neurria bete zitzaion, kontua osatu zitzaion. || Eginiko kalte edo gaitzen ordaina eman. Honezkero, egindako kaltea ezingo dut osatu. || Hautsi den zerbaiten zatiak elkarrekin bildu. Hezur hautsia, nork osatu? Hautsitako tramankulua osatzeko dirua behar zela eta. || du ad. Naf. Zikiratu, irendu. || da-du ad. Bizk. Sendatu. Gaixoak osatu, itsuak argitu. Zauria osatu zitzaionean. Begia osatu arte etxean egon. || Arima osatzeko sakramentua. Edozeinek daki honelako ohitura txarrak osatzeko, sustraia kendu behar dena.
- osasundun
- osasungai
- osasungarri
- osasungarritasun
- osasuntsu
- osatu, osa, osatzen
- konposatu 2
- osatugabe
- osatzaile
- osatze
- Osborne, John James