ordezkatze
Ordezkatu aditzaren aditz izena. v Ordezkatze erreakzioa. Kim. Molekula bateko atomo bat edo atomo talde bat beste atomo batez edo atomo talde batez ordezkatzea. Hidrokarburo aromatikoek egiten dituzten nitrazio, halogenazio eta sulfonazio erreakzioak, adibidez, ordezkatze erreakzio bidez egiten dira. Horrela, bentzenoa (C6H6) azido nitrikoarekin erreakzionarazten denean nitrobentzenoa (C6H5-NO2) eratzen da ordezkatze erreakzio bidez.