Orbe y Gaytán de Ayala, José María
Gipuzkoar militar karlista, Cándido Orberen anaia (Bergara, 1848 - ?). 1868. urtean Frantziara erbesteratu zen, anaia bezala, eta Karlos erregegairen agindupean jarri zen berehala. 1870, 1872 eta 1874. urteetan pasa zuen muga karlismoaren aldeko matxinada eta guduak zuzentzera. 1874. urtean Karlosek bere laguntzaile izendatu zuen eta Ibero, Lizarra, Deikaztelu, Jurramendi, Irun, Getaria eta Lakarreko setioetan parte hartu zuen. Komandante gisa lagundu zion Karlosi Frantziara eta Ingalaterrara (1876). Euskal Herrira itzuli zenean Bizkaiko diputatu, Ermuko eta Astigarragako alkate eta Gipuzkoako Aldundiko lehendakari izan zen (1911).