Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orbaizeta

Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria (Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean, Aezkoako mendiaz gaindi, Nafarroa Behereko herrialdea; ekialdean, Otsagabia; mendebalean, Orbara; hegoaldean, Hiriberri. Garaiera, 779 m. 82,99 km2. 1999ko datuen arabera, 240 biztanle (orbaizetarrak; orbaiztarrak). Irati ibaiak igarotzen du Orbaizetako udalerria. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 50. Laborantza (patata, garagarra, garia) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 60). Arteari dagokionez, aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Pedro parrokia (XVIII. mendeko erretaula nagusi barrokoa) eta Orbaizetako Olaren hondakinak. 1922. urtean eraiki zen Irabiako uharka Orbaizetako udalerriaren eremuetan dago.  v Historia. 1377. urteko suteak ia erabat kiskali zuen Orbaizetako herria. 1985. urtean bihurtu zen udalerri. Oparotasun handia izan zuen XIX. mendearen bukaera arte, armak egiten zituen ola edo fabrika indarrean egon zen arte alegia.