Orbaibar
Nafarroako erdialdeko ibarra, Erriberriko merindadean. 208,05 km2 eta 1.984 biztanle. Mugak: iparraldean, Elortzibar, Ibargoiti eta Elo; ekialdean, Oibar; mendebalean, Artaxoa, Izarbeibar eta Tebas-Muru Artederreta; hegoaldean, Donamartiri-Untz eta Tafalla. Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalerriek osatua da Orba ibarra. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen bukaeran galdu zen. Nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa, bazkarako landareak, ardi azienda) eta honen inguruan sorturiko industria (janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.