op art
Art. Arte higikunde modernoa, 1960. urte inguruan agertu zena. Optikaren oinarrietatik abiaturik ilusio optikoak sortzen ahalegintzen da. Kolore hotzen eta beroen arteko aurkakotasunaren edo geometriako irudi zuri-beltzen bidez mugitzen ari direla diruditen gainaldeen, kolore aldaketen eta hondo eta forma aldaketen ilusio optikoak sortzen dira. Malevic eta Mondrian izan ziren op art higikundearen aitzindariak. Josef Albers, Vasarely eta Bridget Riley dira op arteko artista aipagarrienak.