Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ontza 2

iz. Zool. Haragijaleen ordenako felidoen familiako animalia ugaztuna (Panthera uncia). Itxuraz lehoinabarraren antzekoa da, hura baino txikixeagoa, 90-113 cm luze. Muturra hark baino motzagoa du. Ile sarrikoa da, azpialdean batez ere. Bizkarraldeko ilea grisa eta orban beltz askokoa du, azpialdekoa berriz zurixka. Hegaztiak, igarabak, arratoiak eta ardiak jaten ditu batik bat. Indiako eta Pakistango mendietan bizi da.