ondo 2 A
iz. Gauza bati buruz, hura ukitzen edo, dagoen aldea. ik. albo, aldamen. Hautsi zuten mendi ondoa eliza bati leku egiteko. San Petriri ondora joan zitzaion, eta saihetsean jota, esnatu zuen. || Ondo-solasa: gutun baten bukaerako eranskina. || Masabielleko harkaitzean, Lurdesko ondoan. || Ondoko, ondorengo denbora. Hitzaldi aurreak eta hitzaldi ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako.
B. (Leku-denborazko atzizkiez, singularrean, dagokion izen sintagmak -(r)en kasu atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak, bizigabeko zerbait adierazten badu eta atzean adjetiborik ez badu, -(r)en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). || Ondoan. a) (Lekuzko testuinguruan). Semearen ondoan ama dago. Ate ondoan. Hona hemen elkarren ondoan hiru paradigmak. Etxearen ondo-ondoan. || (Adizlagun gisa). Erdal itzulpena ondoan dakarrela. || Horren ondoan beste guztiak eskas eta ezerez baitira. || Atzean. Zatozte nire ondoan. Laudorioen ondoan dabilena. b) (Denborazko testuinguruan). ik. ondoren. Meza ondoan. Gerra aurretik, gerratean eta gerra ondoan ikusi dudana. || (Adizlagun gisa). Jauregiko emaitzak eskea ondoan (esaera). || (Aditz baten era burutuaren atzean). Ahateari hezurrak kendu ondoan. Alaba ezkondu ondoan, ezkongaiak darraizkit ondoan (esaera). || Ondoko. izlag. a) Hango eliza zaharraren ondoko etxetxoan jaio zen. || Atzeko. Ondoko bokala erortzen denean. b) Ondorengoa. Lehen partea dei daiteke gaztetasuna, ondokoa adin ona, azkena zahartasuna. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Ondoko egunean: hurrengo egunean. || Ondora. Mutikoa buruzagiaren ondora hurbildu zen. Paris utzi eta Hernanira dator, Donostia ondora. Bigarrenak bidea segitu zuen, deus ez balitz bezala, mugazainen ondoraino. || Ondorako. izlag. Gorputza izozten digun adinera iritsiez gero, su ondorako gelditzen gaituk, eta joan dituk adiskideak. || Ondotik. a) Pikondoaren ondotik igaro zirenean. || (Adizlagun gisa). Ondotik pasatzen zaizkigu horrelakoak, hurbilxeago nahiz urrutixeago, eta ezerezean murgiltzen dira gero. b) Atzetik (espazioan nahiz denboran). Goazen aurrera, izarraren ondotik. Elkarren aldamenean eta bata bestearen ondotik datoz bi esaldiak. Hauts itzazu arrautzak bata bestearen ondotik. || (Adizlagun gisa). Orduko berritsukeriari isilaldi luzea etorri zitzaion ondotik. Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik (esaera). || Ondotik(ak)o. izlag. Ondokoa. Oraingo desmasiak eta hauen ondotikakoak. || Ondorik. Ondotik. Ondorik doazenak. || Ondoz ondo. Bata bestearen atzetik. ik. ondozka. Nagusi batek bi mutil ondoz ondo elkarren berririk jakin gabe leku berera igortzen dituenean. || ondoz ondoko. izlag. Ondoz ondoko mahaiak.