Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olexoa

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria, Monjardin mendiaren mendebaleko maldan (Lizarrako merindadearen erdialdea). Olejua du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Abaigar; ekialdean eta hegoaldean, Villamayor de Monjardin; mendebalean, Etaiu. Garaiera, 576 m. 4,34 km2. 1999ko datuen arabera, 55 biztanle (olexoarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Euskara xvi. mendea baino lehen galdu zen. Laborantza (garia, garagarra) eta abere hazkuntza (behi, zerri eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 50). Aipagarriak dira XIII. mendearen hasierako Santiago eliza erromaniko-gotikoa eta bertako erretaula nagusia (XVII. mendearen hasierakoa).  v  Historia. 1212. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Olexoako herria. Egako ibarreko kidea izan zen Olexoako herria 1846. urtean udalerri oso bihurtu zen arte.