Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Okinawa

Japoniako uhartea, Ozeano Barean, Ryukyu uhartedian. 1.176 km2 eta 1.190.000 biztanle (1986). Hiri nagusia, Naha, Ryukyu uhartediko hiriburua. Okinawako ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza, arrantza, janari industria eta porlangintza dira.  v  Meiji aroan Japoniako prefetura bihurtu zen arte, erreinu erdi-independentea izan zen, Txinaren eta Japoniaren eraginpekoa. Bigarren Mundu Gerran borroka gogorrak izan ziren Okinawan Estatu Batuen eta Japoniaren artean eta azkenik Estatu Batuek eskuratu zuten. 1972an berriro Japoniaren mendean geratu zen.