Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oilar

iz. Oiloaren arra, neurriz hura baino handiagoa dena eta gandor gorriagoa eta handiagoa duena, eta hark ez bezala behatzak ezproinez hornituak dituena. ik. oilasko. Oilar harroa. Oilarren antzera hanka bat jasota. Oilarrak jo: oilarrak kantatu. Oilar ezproinak. || Beste oilar batek jo kukurruku: gauzak beste modu batean gertatu. ik. kukuak oker jo. Hori entzun izan bagenu, beste oilar batek joko zigukeen orain kukurruku. || Oilar jokoa: oilarren arteko borrokan datzan jokoa. || Argi oilarra. ik. argi.  v Fenix edo Yokohama oilarra. Isatseko lumarik galtzen ez duena. Horregatik 7 m-taraino luzatzen zaio isatsa. || Arrain mota, jateko ona (Lepidorhombus sp., etab.).