Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oblata

iz. Zool. Esparidoen familiako arrain hezurduna (Oblada melanura). 30 cm inguru luze da. Arrautza itxurako gorputza du, luzarana eta alboetatik zapaldua. Begi handiak ditu. Bizkarraldea gris arrea izaten du; alboak eta sabelaldea ere kolore berekoak ditu, baina tonu argiagokoak. Mediterraneo eta Atlantiko itsasoetan bizi da, eta itsasertzean ibiltzen da, hondo harritsua den lekuetan batez ere. Jateko ona da, baina sukaldaritzan ez da oso aintzat hartzen.