Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oberon

Astron. Urano planetaren bosgarren satelitea. W. Herschel-ek aurkitu zuen 1787. urtean. Uranotik 632.000 km-ra dago, eta ardatzaren inguruan bira osoa emateko hamahiru egun, hamaika ordu eta zazpi minutu behar ditu. 1630 km inguruko diametroa du. Ur izoztuz, metano izoztuz eta solidoez osatua dela diote. Krater asko ditu.  v Mit. Ipar Europako mitologian, iratxoen erregea, Titaniaren senarra.