Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ņeembucu

Paraguaiko hego-ekialdeko estatua. 12.147 km2, 70.689 biztanle (1982). Hiriburua: Pilar. Paraguai ibaiak inguratzen du mendebaletik eta Parana ibaiak hegoaldetik, Argentinarekin muga eginez. Horren ibai handiez inguraturik dagoela, eta Paraguai ibaiaren Tebicuary ibaiaren emariaz, lurralde zingiratsua eta askotan ibai horien uholdeen mende geratzen dena bihurtu dute Ņeembucu. Komunikazioak nekez egiten dira, ibai bidez gehienak. Abere hazkuntza (behi azienda batez ere), nekazaritza (arroza, fruitu garratzak, azukre kanabera, kotoia) eta baso ustiakuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.