Noske, Gustav
Alemaniar politikaria (Brandeburgo, 1868 - Hanover, 1946). Alderdi sozial-demokratakoa izan zen eta 1906an diputatu hautatu zuten. 1919an, Berlingo gobernari zela, espartakisten iraultzaren kontrako zapalkuntza antolatu zuen, hartarako batik bat militar erretiratuek osaturiko talde batez baliatu zela. 1919an Defentsako ministro izendatu zuten, eta matxinatuen esku zeuden Saxonia eta gainerako lurraldeak beretu zituen. Kapp eta von Lüttwitz jenerala buru zituen eskuineko estatu kolpearen alde atera zen eta matxinadak porrot egin ondoren, 1920ko martxoan kargua utzi behar izan zuen. 1933an eta 1939an naziek funtzionariotzatik egotzi zuten eta 1944an atxilotua izan zen.
- nortze
- nortzuk
- Norvegia
- norvegiera
- Norza
- Noske, Gustav
- noski
- Nostlinger, Christine
- Nostradamus
- nota
- notario