Northumbria
Angloek batu ondoren, V. mendean Ingalaterrako ipar-ekialdean sortu zuten erresuma, lehengo Deira eta Bernizia erresumak. Forth eta Humber ibaien arteko lurraldea hartzen zuen. VII. mendean, Edwin (617-632), Oswald (635-642) eta Oswy (642-670) erregeen agintepean, anglo-saxoiek moldaturiko heptarkiaren erresuma nagusietarikoa izan zen. York, Northumbriako hiriburua, kristautasunaren hedagunea eta anglo-saxoien zibilizazioaren tokirik garrantzitsuena izan zen. 827an Wessex-eko Egbert erregeak beretu zuen. IX. eta X. mendeetan daniarrek Northumbriari eraso egin zioten.