Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nord

Frantziako iparraldeko eskualdea, Belgikaren eta Somme eta Aisne departamenduen artean. 12.414 km2 eta 3.938.500 biztanle (1990). Bi departamenduk osatzen dute, Nord departamenduak eta Pas-de-Calais departamenduak. Hiri nagusiak: Lille, Rubaix, Dunkerke, Arras, Valenciennes. Lurralde laua da; gainik garaienak 200 m ditu. Pas-de-Calais lurraldeko ekonomia jardueran industria da nagusi. Garrantzirik handieneko langintzak ehun eta jantzigintza, autogintza, metalurgia eta beiragintza dira. Frantziako ikatzaren erdia ere lurralde horretan ateratzen zen; orain meategi gehienak itxita daude (1993). Maila apalagoan baina garrantzi handia du laborantzak ere; garia, lihoa (Frantziako % 90a), patata eta erremolatxa lantzen dira; abeltzaintzan, abelgorriak eta zerriak, batez ere.