Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nora

adlag. (Galdetzailea). Zer tokitara? Nora heldu gara? Nora joan? Nora bihurtuko ditut begiak? || (Zehar galderetan). Ez dakizue nondik datorren, ez nora doan. Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Haizea (edo eguzkia) nora, zapiak hara (esaera). || Nora edo hara. Norabait. Gertatzen bazaio egun batzuetarako nora edo hara joan beharra. || Nora ere. (Lekuzko perpaus txertatu baten buru bezala, aditz jokatuak bait- edo -(e)n hartzen duelarik). Nora ere doan, hara nohakio atzetik. || Nora gabe. adlag. Helbururik gabe, galdu gordean. ik. noragabe. Erlakumea nora gabe hegan ari denean. || Nora ezean. adlag. a) Nahitaez, ezinbestean. Hizlaria eta idazlea ez dira berbera, hark nora ezean honen kutsua hartu badu ere. b) Nora gabe, galdu gordean, helbururik gabe. Itsasontzia nora ezean zihoan. || Nora ezeko. izlag. Nahitaezkoa. Nora ezeko premiak. Lan apal bezain nora ezeko hori. || Nondik nora. ik. nondik.