Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nonio

edo nonius. iz. Teknol. Luzera txikiak neurtzeko erabiltzen den tresna; Pedro Nunes-ek (1492-1577) asmatu zuen, eta harengandik datorkio izena. Tresna horrek erregela graduatu baten gainean, beste erregela mugikor bat izaten du, erregela handiaren bederatzi zatiren bitartea hamar zatitan banatua duena.