Nograro
Arabako Gaubea udalerriko herrigunea (Añana). 7 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Aipagarriak dira Andre Maria eliza eta XIV. edo XV. mendearen hasieran zaharberritutako Calderón, Salazar eta Salcedotarren dorretxea. v Omecillo ibaiaren eskuinaldeko adarra. Motako gainean du iturburua (1.315 m) eta Nograro igaro ondoan Gaubean bertan husten du ura Omecillo ibaian.