Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

niazina

iz. Kim. Azido nikotinikoa (C5H4HCOOH). Kristal koloregabe gisa agertzen da, eta uretan eta alkoholetan ongi urtzen da. Pelagraren aurkako bitamina bat da, eta animalia askok nahitaezkoa dute beren hazkunde eta osasunerako. Proteinen eta karbono hidratoen metabolismoan, glikolisian eta ehunen arnasketan parte hartzen du, eta koentzima batzuen osagaia da. Haragian, esnean, laboreetan eta legamian aurkitzen da. Nikotinaren oxidazioz ere ateratzen da niazina sintetikoa. Gauza askotarako erabiltzen da: medikuntzan kolesterol maila jaisteko, sojaren irinarekin eta beste irin batzuekin nahastuta animalientzat pentsuak prestatzeko, janarien gehigarri dietetiko gisa, etab.