Merobingiar erresuma, Galiako ipar-mendebalean, Loira eta Mosa ibaien artean. Klotario I.aren heriotzarekin batera sortu zen, Frantziako erresumaren behin-behineko zatiketa gertatu zenean (561). 613. urtean Klotario II.ak berriz ere batu zuen Frantziako erresuma.