neurobegetatibo, sistema
Anat. Borondatearen eta kontzientziaren mende ez dauden gorputzeko organoen funtzioak (odolaren zirkulazioa, arnasketa, digestioa, tenperatura, ehunen trofismoa, metabolismoa, gorputzaren garapena eta ernaltzea) bateratu eta erregulatzen dituen nerbio multzoa. Entzefaloko parte batek, hipotalamoak, kontrolatzen du nerbio sistema begetatiboa. Sistema begetatiboko nerbio zuntzak bi eratakoak dira: sinpatikoak eta parasinpatikoak. Organo gehienetara biak iristen dira. Nerbio sinpatikoak gihar laua duten organo guztietara (digestio, iraiz eta ernaltze sistemara, bihotzera, begira etab.) iristen dira, eta indarrezko egoeren aurrean gorputza prest edukitzeko kontrola duten organoetara. Nerbio parasinpatikoak entzefalotik eta bizkarrezur muinaren behe aldetik (sakrotik) irteten dira, eta barneko organoen funtzioak betearazteko eginkizuna dute. Nerbio sinpatikoak eta parasinpatikoak elkarren osagai dira, baina batera aritzen dira. Begian, adibidez, nerbio sinpatikoak irisaren kanpoaldea estutu egiten du eta begi ninia zabaltzen; parasinpatikoak, berriz, irisaren erdialdea uzkurtu egiten du eta begi ninia ixten.
- neurgarri
- neuritis
- neurkera
- neurketa
- neurkizun
- neurobegetatibo, sistema
- neuroblasto
- neurofibromatosi
- neurofisiologia
- neurohipofisi
- neurohormona