negar
iz. Malko guruinei darien isurkaria, begietatik isurtzen dena. Inguruan zebilkion, negar samina zeriola. Inoren negarrak arinduko ez duen oinaze gordin errukigabea. Negar-zotinka hasi zen. Negar-intziriak. Negar eta negar hasi zen. || Negar egin. Kanpora atera eta negar egin zuen saminki. Ez niregatik negar(rik) egin. || Negar eragin. Negar eginarazi. Pozak negar eragiten zidan. || Negarrari eman. Bere gelan sartu eta negarrari eman zitzaion. || Negar batean. Negar handiak eginez. Agurea negar batean zegoen. || Negar-ontzi. izond. Negartia. ik. mainontzi. Gure haurra zein negar-ontzia den. || Kandela-negarrak.