Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nazionalizazio

iz. Ekon. Nazionalizatzea; estatuak jabe pribatuenak ziren negozioak eta enpresak bere esku hartzea. Gizarte eta ekonomia berdintasuna lortzearren egiten da nazionalizazioa; komunismoaren edo sozialismoaren teorien printzipioei jarraituz egiten da maiz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europa ekialdeko herrialde komunistek industria eta nekazaritza nazionalizatu zuten; Europa mendebaleko zenbait herrialdek ere nazionalizatu izan dituzte ekonomia jarduerak, galerak sortu arren, biztanleriarentzat beharrezkoak direnak batez ere, garraioak esate baterako.