Nazioen Elkartea
Versaillesko ituna sinatu zuten estatuez osaturiko erakundea; 1919. urtean sortu eta 1920. urtean hasi zen lanean, nazioen arteko lankidetza indartuz segurtasuna eta bakea bermatzeko asmotan. Genevan zuen egoitza. Elkartearen sustatzaile nagusietakoak izan ziren Estatu Batuak elkartetik kanpo geratu ziren proiektua gauzatu zenean, eta horrek kalte handia egin zion elkarteari. 1929. urtean izan zen krisiak eta 1933. urtean Alemaniak eta Japoniak alde egiteak desegina utzi zuten elkartea Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Ofizialki 1946. urtean desegin zen arren, 1945. urterako bere gain hartu zuen Nazio Batuen Erakundeak Nazioen Elkartearen lana.