Nariño, Antonio
Kolonbiako militarra eta politikaria (Bogota, 1765 - Leiva, 1823). 1793. urte bukaeran “Giza Eskubideen Aitorpena” itzuli eta argitaratu zuen. 1797an, erbestean egon ondoren, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. 1812an, Bogotako Kongresu zentralistak aginpidea eman zion, federalisten aurka borrokatzeko. Urte hartan Cundinamarca probintziako gobernari egin zuten. Sarritan egon zen kartzelan bere ideiengatik. 1821ean Bolívar-ek Kolonbiako lehendakariorde izendatu zuen, eta Cucutako biltzarrera joateko gonbitea egin zion; han konstituzio federala proposatu zuen Kolonbiarentzat. Baina ez zuen lortu eta kargua utzita, erretiratu egin zen.
- Narea
- naretasun
- naretsu
- naretu, nare, naretzen
- naretze
- Nariño, Antonio
- Narka
- narkolepsia
- narkosi
- narkoterapia
- narkotiko