Nardiz Bengoetxea, Gonzalo
Bizkaitar burkide abertzalea (Bermeo, 1905 - Bilbo, 2003). ANV alderdiko kidea izan zen hura sortu zenetik. Euskal osteen armen hornikuntzaz arduratu zen Espainiako Gerra Zibilean eta Lehen Euskal Gobernuko Nekazaritzako ministro izendatu zuten. Euskal Gobernuko kontseilaria izan zen erbestean. Gerra amaitutakoan Parisa erbesteratu zen lehendabizi eta Mexikora ondoren, Telesforo Monzon eta Santiago Aznarrekin batera 1946. urtean Donibane Lohizunera etorri zen arte. Tierra Vasca eta Eusko-Deya agerkarietan eman zituen argitara artikulu aipagarrienak. 1992an, besteak beste, sari berezia eskaini zion Sabino Arana Fundazioak. 1995ean, bestalde, Gonzalo Nardiz saria sortu zuen Eusko Jaurlaritzak bere omenez, abere etologia eta ekologiari buruzko lan eta ikerketak saritzeko.
- nardagailu
- nardagarri
- nardatu, narda, nardatzen
- nardatuki
- nardatze
- Nardiz Bengoetxea, Gonzalo
- nardo
- Nardoze-Aldunate
- Nardoze-Andurra
- Nardues-Aldunate
- Nardues-Andurra